send link to app

Amattoren uzta app for iPhone and iPad


4.0 ( 9920 ratings )
Games Education Adventure
Developer: GALTZAGORRI
Free
Current version: 1.3, last update: 4 years ago
First release : 23 Jul 2018
App size: 211.99 Mb

AMATTOREN UZTA APP

Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app-an JOLAS BERRIAK!


Lehendik zituen hiru kontakizun transmediei beste bi gehitu zaizkie orain: AMA-ALABEN guda desafioa eta ITSASUAR BATEN beldurrezko abentura. Guztira bost istorio nabigagarri eskaintzen ditu Amattoren Uzta app-aren bertsio berriak.

Joko eta desafioak, abentura grafikoak, errealitate birtuala, 360ºko esperientziak, ilustrazio animatuak, interaktibitatea, istorioak entzuteko dispositiboak, musika… osagai horiek guztiak uztartzen ditu app honek, irakurle gaztetxoari esperientzia berri bat eskaintzeko.

Amattoren Uzta euskarazko haur literaturako obra klasikoaren app-a da hau. Mayi Ariztiak 1934an bildu eta idatzi zituen Ipar Euskal Herriko istorio erraileen ipuinei bizi berri bat ematen die: Euskal ahozko literaturako istorio hauekin unibertso transmediara jauzi egiteko aukera eskaintzen du app-ak!

Patxi Zubizarretak gaurkotu eta Maite Gurrutxagak ilustratuta, 2012an eguneratuta argitaratu zen euskal haur literaturako liburu honek 15 ipuin tradizional biltzen ditu. Horietako bostetan nabigatzeko aukera berriak eskaintzen dizkio orain app berrituak entzule eta irakurle gaztetxoari, egungo interaktuatzaileari: ipuin horiek entzun, ikusi, ukitu, aldatu eta bizitzeko eta jolasteko aukera ematen dio.

Beste behin ere, irakurketa eta dibertimendua uztartzen ditu Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app honek!
Eta guztia, doan!